XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ikasi ez da hain erraz ikasten.

Neri asko kostatu zait.

- Gero, argiak; ezkerrera joateko, honi eman, alde honetara. Eskuinerako, beste aldera.

- Honi? - Bai. Alde batera ala bestera, bietarako berdina da.

Gero argi motzak eta luzeak: hori erraz ikasten da.

- Zuk ongi esaten duzu hori... Baina, ez da erraza, ez.

Kotxea eramaten ikasi zuen, eta orduan pozik ibiltzen zen kotxearekin.

- Lehenengoan aterako duzu zuk.

- Nahi bai. Baina esamina zaila da, ez da erraza.

- Hemen egiten duzuna egingo duzu han. Besterik batere ez.

- Baina, han urduri jartzen da jendea! Hori esaten dute guztiek; han guztien aurrean egin, eta gero bat nerbioso jartzen da.

- Zuk orain gauza bera egiten duzu.

Ez duzu beldurrik izan behar.

Erraza da, eta erraz aterako duzu karneta.